60b0a3e1b2275_edited.jpg

OREKA TX

Captura de pantalla 2022-03-03 a las 11.01.01.png

BIOGRAFIA

Oreka TX Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoak sortu zuten 1997. urtean eta orduz geroztik dabiltza txalapartak dituen aukerak ikertzen eta zabaltzen, bai bere musikaltasunarekin eta bai eraikuntzako materialekin esperimentatuz (jatorrizko egurretik harria, teila, banbua … izotza ere!), txalapartaz gozatzen eta goza arazten, azken finean.

Gaur egun Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariak eta Mixel Ducau, Iñigo Egia eta Juan Jose Otxandorena musikariek osatzen dute Oreka TX taldea. Bost kontinenteetako tauletan jo eta txalaparta gure mugetatik kanpoko ikuslego eta espezializatutako komunikabideen artean ezagutzera eman dute.

Musika ezberdinekin fusionatzeaz gain, diziplina ezberdinak uztartzea ere dute dibertimentu, bai dantza, zein zirko, ikus-entzunezko, herri kirol eta pizgarri den edozein elementurekin ikuskizunak eraikitzea dute xede, hainbat eta hainbat kolaboratzaile zoragarrirekin batera.

Kolaborazio, sari eta errekonozimenduen gainetik, Oreka TXentzat plazerra izan da beti txalaparta bidaide izanda, munduan zehar euskal unibertso anitz eta koloretsua zabaltzea.

oreka-tx_foto_mendi-urruzuno_1.jpeg